miércoles, 18 de octubre de 2017

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere, gauza gehiago ikasteko.

.

 Eta orain jolas dezagun:




martes, 3 de octubre de 2017

Filarmonikan

Pasa den astean Filarmonikara joan ginen. 4. mailakook joan ginen.

Filarmonika Patriciak erakutsi zigun. Gero eszenatokira igotzea utzi zigun. Goian txisteak kontatu zituzten.


Patriciak esan zigun musikagile bat hor bizi zela: Jesus Guridi.

Egun batean ginkana bat egiten zeudenean txanpon zaharrak, partiturak eta arkatz zahar bat aurkitu zuten. 


Filarmonikak sekretu gehiago gordetzen ditu baina oraindik ez ditugu ezagutzen.

Oso dibertigarria izan zen.

(Alazne, Ayala eta Julia)