Zelan eragiketen praktika? Bizikletaz primeran ibiltzen zarete ez da? Eta gehiketak, kenketak eta biderketak, zelan? Hemen dituzue fitxa zuzentzeko emaitzak. Denak ondo egin badituzue, badakizue, koroa jarri! (Adí egon, Ivanek abisatu didan moduan lehenengo gehiketaren emaitza txarto dago, zuzena hauxe da: 57.454) Parkatu!
Ainhoak esan digu ia nahi badugu egin dantza eta guk esan diogu baietz. Klase osoarekin egin dugu. Mahaiak jarri ditugu borobil bat egiten. Gero, bi talde egin ditugu. Talde batean mutilak ego dira eta bestean neskak. Bideo bat ikusi dugu ideak hartzeko eta gero musika ipini dugu. Oso polita geratu da.
Orain, nola iruditu zaigun "Egun on" abestia kontatuko dizuegu. Asko gustatu zaigu eta abestian hizkuntza asko agertzen dira: gaztelania, ingelesa, frantsesa, grekoa... Letra ere oso polita da.
Entzunda daukat Eskolapios ikastetxeko ikasleek buru argiak dituztela baina zelako lioa!! Guk bagenekien kenketak egiten eta orain... beste era batean ikasten ari gara: "como los mayores". Bizikletaz ibilitzen nola ikasi dugun galdetzen badigute, praktikatzen esango genuke. Beraz kenketak egiten ondo ikasteko... egin, egin eta egin. Klikatu irudietan:
Zenbat animalia mota dago! Ornodunak: eta ornodunen artean mota batzuk daude: narrastiak, ugaztuak... Ornogabeen artean ere mota batzuk daude: belakiak, artropodoak... Hemen duzue bideo bat hobeto ulertzeko:
Eta birpasatzeko ariketa batzuk egin nahi izatekotan klika ezazu marrazkietan.