martes, 31 de enero de 2017

Paisaietako maketak


Gizarten, paisaiak ikasi genituen: kostaldekoa, mendikoa eta barrukoa. Itziarrek esan zigun maketak egiteko eta etxetik materiala ekarri genuen, adibidez kaxak, plastilina, arrautzetako ontziak... Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.

Markel, Alazne, Elene eta Eneko

Bake asteko abestia

Neska- mutilok, bake astea gure ikastetxera heldu da. Badakizue astean zehar gauza dibertigarriak eta interesgarriak egiten ditugula . Baina ez da bakarrik dibertitzeko eta ondo pasatzeko aste bat, pentsatzeko ere bada: nola dago gure mundua, nola erlaxionatzen gara gure ondoan dagoenarekin, zer egiten dugu guk klasean giro ona lortzeko...

Musikan, abesti hau ikasi dugu. Hemen uzten dizuet nahi baduzue astean zehar etxean abesteko.

Eta badakizue... gure mundua (hiria, ikastetxea, hiria) hobetzeko... zer egin dezakegu?


lunes, 30 de enero de 2017

Taulak taulak eta taulak

Gero eta hobeto menperatzen dituzue biderkatzeko taulak. 

Dena den agian birpasatzea ez legoke txarto, ez da?



domingo, 29 de enero de 2017

Bai errezak diren! (fracciones)

Abentura berri bat daukagu martxan: las fracciones.

Joku honen azkenengo pantailak ezin izango dituzue baina lehenak bai!




viernes, 27 de enero de 2017

Good morning klakez

Etxean momentu dibertigarri bat pasatu nahi duzue? Dantza egitera!!!

miércoles, 25 de enero de 2017

Ura geure altxorra da

Kaixo:

Ostiralean Fernando eta Asier (Naia eta Daniren aitak) nola garbitzen duten ura azaltzera etorri ziren.

Eta holan egiten da:

- Lehenik industrietara joaten da.
- Ondoren ur zikina makina handi batekin garbitzen dute.
- Jarraian geratzen den ia guztia urperatzen da.
- Gero "rejilla" batekin garbi uzten dute.
- Azkenik ibaietara bueltatzen dute ura.


Eta azalpen batzuk eman zizkiguten, adibidez, toallitak komunetik ez botatzea.

Joan baino lehen oparitxo bat eman ziguten. poltsa, pegatina, bolia eta koadernotxo bat.

(Nora, Naia, Daniel eta Lander)








martes, 24 de enero de 2017

Si eta la praktikatzeko

Txirula ikasten ari gara, eta bi nota ikasi ditugu, "si" eta "la". Klasean praktikatutako partitura hemen daukazue. Anima zaitezte jotzera!!!


lunes, 23 de enero de 2017

Uraren abesti molona

Naturan ikusi dugu ura edatea oso garrantzitsua dela, bai osasunerako, bai hazteko... Hobeto gogoratzeko, abesti hau ikas dezakezu, molona da, ezta?

sábado, 21 de enero de 2017

Graficos de barras

Grafikak ulertzen ikasi dugu. 

Gainera, hain azkarrak zaretenenez oso arin harrapatu duzue. 

Pizka bat praktikatu nahi baduzue, hemen duzue joku pare bat.


jueves, 19 de enero de 2017

Paisaia motak

Bidaiak egiten ditugunean hainbat paisaia motak ikus ditzakegu. 

Buruetan dauzkazuen paisaiak gogoratuz, klasean ikasitakoarekin eta joku honetan ikasiko duzuenarekin, maketa eder-ederrak egingo ditugu!!




lunes, 16 de enero de 2017

Problemas chupados

Buruketak egiten ikasteko milaka buruketa egin behar ditugu.

Hemen dituzue 400 buruketa supererrezak praktikatzeko!!!

(Burketak bukaeran daude)



miércoles, 11 de enero de 2017

Lerro motak

Oporretatik etorri ostean gai berri batekin hasi gara: lerroak.



Geure inguruan begiratuz gero, edonon lerro mota ezberdinak topa ditzakegu.

Ea joku hauen bidez lerroak ikasten dituzuen!

lunes, 2 de enero de 2017

Ez ahaztu taulak!

Gogoratzen duzue zer adostatu genuen Gabonak baino lehen? Taulak birpasatzea, ez da?

Hemen duzue hori lortzeko joku bat. "Indice" hitza sakatuz gero joku desberdinak topa ditzakezue!